Fujiwhararen efektua

Bi zikloi tropikalen arteko elkarrekintza da, haien arteko distantzia 1500 kilometro ingurutik beherakoa denean gertatzen dena. Halako egoeretan, bi sistemek dantza modu bat deskribatzen hasten dute, satelite-irudien sekuentzietan ageri dena. Bi zikloi tropikalek tamaina antzekoa badute, beren zentroak lotzen dituen irudizko lerroaren erdiko puntuaren inguruan orbitatzen hasten dira. Zikloietako bat bestea baino nabarmen handiagoa bada, txikienak lehenengoaren inguruan orbitatzen hasten du, azkenean berak xurgatuta geratuz eta sistema bakar bat osatuz. Fenomenoak izen hori Sakuhei Fujiwhara meteorologo japoniarraren omenez du (1884-1950), 1920ko hamarkadaren hasieran deskribatu baitzuen, uraren bi zurrunbilo zikloniko erabiliz egindako esperimentu batzuetan behatu ondoren.