elfo
Katalogatutako iragankor argi-gertaeren (TLE) artean bat, eraztun argitsu erraldoi baten forma duena, toroidala, atmosfera altuan abiadura handian zabaltzen dena, 100 km inguruko altueran, eta zenbait ehun kilometroko diametrora iristen dena. Begi hutsez ezin da hauteman, milisegundo bat baino gutxiago irauten baitu. Duendeek bezala, ekaitz jakin batzuen gainetik sortzen da, hodei-lur karga positiboko tximisten aldi berean.