indar zentrifugoa

Objektu batek ibilbide kurbatu bat egiten duenean jasaten duen itxurazko indarra da, biraketa-erradiotik kanpora tira egiten diona. Auto batean bihurgune bat hartzean edo tiovivo batean bueltaka ari garenean sentitzen dugu. Atmosferan, airea higitzean mugimendu zirkularrak deskribatzen dituenean eragiten dio.