briefing

Meteorologoaren eta pilotuaren artean edozein hegaldiren aurretik izaten den ohiko elkarrizketa da. Lehenengoak, ahoz eta modu argi eta zehatzean, bigarrenari azaltzen dizkio ibilbidean zehar dauden eta aurreikusitako baldintza meteorologikoak, alderdi garrantzitsuenak azpimarratuz eta pilotuari sor dakiokeen edozein zalantza argituz. Informazioa bi noranzkoetan mugitzen da, izan ere, aireportu eta base aeronautikoetako meteorologoek ere elikatzen dituzte lurreratu berri diren pilotuek eskaintzen dizkieten ibilbideko eguraldiari buruzko iruzkinak. Briefing terminoa meteorologoaren ahozko azalpenera ere heda dezakegu, eguraldiaren aurreikuspena zehatz-mehatz ezagutu nahi duen edozein entzuleren aurrean.