arcus (arkua)

Hodei baxu eta trinkoa da, arku edo errodilo horizontal itxurakoa, ekaitz batzuen aurreko ertzean sortzen dena, dagokion cu- mulonimbus hodeiaren oinarriari itsatsita. Iluna eta mehatxagarria, bere azpiko aldean nagusi diren haize-bolada bortitzek hodeia literalki urratzen dute, zerrenda modukoak sortuz, eta horrek azpiko zati horri itxura zarpail bat ematen dio. Bere izen latindarra OMEren Hodeien Nazioarteko Atlasak ezartzen duena da, deskribatutako ezaugarri osagarriarentzat.