aluvioia

Uholdearen baliokidea. Zehatzago esanda, urak arrastatu ondoren lurzoruan gordetzen diren materialei egiten die erreferentzia, hala nola hondarra, harkaitz-hautsa, harri-koskorrak, lokatza, buztinak, tamaina desberdineko harriak edo adarrak eta beste landare-elementu batzuk. Uholdeak edo ur-goraldiak izandako emariaren arabera, sedimentu-geruzaren eta arrastatutako gainerako materialen lodierak tamaina handiagoa edo txikiagoa hartzen du.