euri torrentziala

Intentsitate ezohikoa duen euria. Meteorologian, ez dago irizpide tekniko bakarra euri torrentziala definitzeko. Onartuenetako batek 60 mm/h ezartzen du gutxieneko intentsitatetzat, euri bat torrentzialtzat jotzeko. Euri-gertaera nabarmenetan, ohikoena da atalase hori uneren batean lortzea edo gainditzea, baina ez denbora gehienean zehar. Euri torrentzial luzatu batetik eratorritako uraren metaketek uholdeak eragiten dituzte.