elur-euria

Modu orokorrean, euria eta elurra nahastearen ondoriozko prezipitazio-forma gisa defini daiteke. Lurraren inguruan tenperatura 0 ºC baino zertxobait handiagoa denean gertatzen da, elur-malutak erorketaren azken zatian osorik edo partzialki urtzen direlarik. Urtutako elur hori beste hidrometeoro prezipitagarri batzuekin nahastu daiteke edo ez, hala nola euri-tantekin, izotz-ale edo kazkabarrekin.