arintze
Klima-aldaketarekin lotutako terminoa, gizakiek berotze globalaren ondorio potentzialak minimizatzeko egiten dituzten jardueren multzoari egiten diona erreferentzia. Ekintza guztiek atmosferako berotegi-efektuko gasen kontzentrazioa murrizteko bideratuta egon behar dute, bai haien iturriak murriztuz, bai haien xurgatzaileak (isurbideak) handituz.