harrizkoa

Zeruari buruz, hodei-geruza batez estalita dagoenean, harrizko zoru baten itxura gogorarazten duena, harlauzekin, adreiluekin... edo baita ardi-talde batekin ere. Aipatutako geruza floccus espezieko altokumuluz osatuta dago, ia soldatzen diren hodei-unitate txikiez eratua, eta tradizionalki aipatutako elementuekin identifikatu izan da. Hainbat esaera meteorologikok zeru-itxura deigarri hori azpimarratzen dute («Cielo empedrado, a los tres días mojado», hau da, «Zeru harriztatua, hiru egunetara bustia») eta hitz hau zein beste baliokide batzuk jasotzen dituzte, hala nola enlosetado, enladrillado, aborregado, borreguero…