korapilo

Milia nautiko bat orduko baliokidea den abiadura-neurketa unitatea. Zenbakizko adierazpenean, 1 kn = 1,852 km/h ≈ 0,5 m/s bezala adierazten da. kn ikurra knot hitzaren laburdura da (korapilo, ingelesez), nahiz eta ohikoa den kt bezala adieraztea. Azken forma hori ez da guztiz egokia, kilotoiaren (edo kilotonaren) ikurrarekin bat egiten baitu, Nazioarteko Sistemako unitatea izanik, bonba nuklearren indar leherkorra neurtzeko erabiltzen dena (kilotoi bat 1000 tona TNTren leherketak askatzen duen energiaren baliokidea da). Korapiloa nabigazio aereoan zein itsastarrean erabiltzen da, baita Meteorologian ere, haizearen intentsitatea adierazteko.