izpi berdea

Fenomeno optiko atmosferiko oso iheskorra -bat edo bi segundoko iraupena besterik ez duena- eta ikusten zaila, kolore berdea nagusi duen distira batean datzana, nahiz eta batzuetan urdinxka izan, Eguzkiaren, Ilargiaren edo planeta baten diskoaren goiko ertzetik ateratzen dena, lur-horizontearen azpian desagertzen den unean bertan, edo haren gainetik agertzen denean. Ikusteko baldintza onenak lortzen dira airea oso baretuta dagoenean, ia atmosfera-turbulentziarik gabe, eta leku garaian kokatzen bagara, ahal dela itsas-horizonte baten aurrean.