gradientea
Meteorologia teorikoan erabiltzen den analisi bektorialaren kontzeptu matematikoa. Eremu eskalar bati aplikatuta -adibidez, presio atmosferikoarena edo tenperaturarena-, eremu horrek azkarren aldatzen den norabidearekin bat datorren norabidea duen bektorea da, eta bere moduluak adierazitako norabidean izandako aldaketa-tasa adierazten du. Ekuazio algebraikoetan nabla eragilearekin (∇) adierazten da, dagokion funtzioaren aurretik jarrita. Adibidez, tenperatura-gradientea ∇T gisa adierazten da.