Zirkulazio Orokorreko Eredua
Atmosferaren etorkizuneko egoeraren irudikapenak eskaintzen dituen iragarpen-eredu numerikoa, oro har hartuta. Eredu global hauek bai iragarpen meteorologikoak bai klimatikoak egiteko erabiltzen dira. Integratzen dituzten ekuazio matematikoek dinamika atmosferikoa, fotokimika eta atmosferan gertatzen diren prozesu termodinamiko desberdinak deskribatzen dituzte. Vilhem Bjerknes meteorologo norvegiarra (1862-1951) izan zen fluidoen dinamikaren eta termodinamikaren legeak atmosfera aztertzeko aplikatzea proposatu zuen lehena, eta horrek bidea zabaldu zion eguraldiaren iragarpen numerikoari eta eredu matematiko hauen garapenari, laburbilduta MCG izenez ezagutzen direnak. Zein den bere jarduteko modua ezagutzeko, ikus iragarpen-eredu numerikoa.