bonantzatsu
Beaufort eskala anemometrikoan, 4 indarreko haizeari ematen zaion kalifikatzailea da, abiadura 11 eta 16 korapilo artekoa denean (20-29 km/h). Brisa moderatua ere deitzen zaio. Hitzak bonantzari egiten dio erreferentzia, zentzu meteorologikoan.
Erlazionatutako terminoak: brisa