EFI
Extreme Forecast Index-en (Aurreikuspen Muturreko Indizea) akronimoa. ECMWFk lantzen dituen produktuetako bat da eta multzoko aurreikuspenaren (EPS) banaketa estatistikoaren eta ereduaren klimatologiaren artekoa neurtzen du. EFIk –1 eta +1 arteko balioak har ditzake, eta zenbat eta altuagoa izan, orduan eta ezohikoagoa izango da aurreikusitako parametroa. Zentzu honetan, EFI «arraroatasun-indize» gisa har dezakegu. Bere erabilgarritasuna gertaera meteorologiko jakin batek izan dezakeen salbuespen-mailaren neurria zenbatzeko aukera ematean datza.