ihintz-puntua
Aire-bolumen bat, presio konstantean eta ur-lurrunaren edukian aldaketarik gabe, hoztu behar den tenperatura da, asetasuna lortzeko. Atmosferaren eremu batean ihintz-puntura iristen denean, ur-tantatxoak berez sortzen hasten dira, airean dagoen ur-lurrunaren kondentsazioaren ondorioz. Lurrazalaren mailan, egoera hori ihintza, lanbroa, laino edo -tenperatura nahikoa baxua bada- izotz-jarioaren agerpenarekin adierazten da. Ihintz-puntua tenperaturaren eta airearen hezetasun erlatiboaren balioetatik kalkula daiteke. Atmosferaren termodinamikaren ekuazio matematikoetan Td gisa adierazi ohi da (azpiindizeak dew hitzari egiten dio erreferentzia; ihintza ingelesez).
Erlazionatutako terminoak: ihintza
Honela ere ezaguna: ihintz-tenperatura