flotagarritasuna
Aire-bolumen bati aplikatuta, bolumen horretan dagoen airearen pisuaren eta inguratzen duen aireak egiten duen presioaren indarraren arteko balantzearen emaitzazko indarra da. Balantze hori positiboa, negatiboa edo zero izan daitekeen arren, flotagarritasunaren kontzeptua atmosferan aire-burbuila edo -bolumen batek izaten duen gorako mugimenduarekin bakarrik identifikatu ohi da, inguruko airea baino dentsitate txikiagoa izatearen ondorioz.