ordu urdina
Frantsesezko jatorrizko esamoldea ( l'heure bleue ), egunaren une ilunabartsu bat identifikatzeko erabiltzen dena, eguzkia horizontearen azpitik 4º eta 6º artean dagoenean. Argi-giro biziki urdinxka hori argazkilariek asko baloratzen dute.