Artizarraren gerrikoa
Izen hori jasotzen du zeruaren gainazaleko zerrenda urdin ilun batek, goiko aldean arrosa-koloreko beste zerrenda estuago batek mugatuta, eguzkia dagoen horizontearen kontrako horizontetik gora minutu batzuetan ikusgai dagoena, bai eguzkia atera baino lehen bai sartu ondoren. Fenomenoa, Artizarraren gerrikoa izenez ere ezaguna, Lurraren itzalak bere atmosferan proiektatzen duenaren ondorio da; zeruko zati ilunago hori garbi ikus daiteke zerua garbi dagoenean eta ikusgarritasuna ona denean. Bai itsasoko horizonte eta lautada zabalak, bai mendi-gailurrak, planetaren itzala behatzeko toki egokiak dira.
Honela ere ezaguna: Venusen gerrikoa, arku antikrepuskularra, Lurraren itzala