hauts-deabru

Hauts-zurrunbiloari edo tolvanerari ematen zaion izen adierazgarria. Dust devil delako terminoaren itzulpen literala da, ingelesez hitz egiten den munduan litometeoro horri horrela deitzen baitiote. Dantzari derbixa, sorgina, basamortuko deabrua edo hondar-zulagailua izenez ere ezagutzen da, nahiz eta adierazpen horien erabilera ez den hain hedatua.